Romi Etxea proiektuaren barruan, bioeraikuntza oinarri izanda, eraikin bat egiten ari dira errumaniar komunitatearen ondoan (areto soziala). Asteartean hasi ziren eraikitzen, Hernaniko eta Astigarragako udalek mar-txan jarritako ikastaroetan. URA Agentziak jakinarazi duenez, eraikina dagoen gunea oso inundagarria da eta obra gelditzeko eskatu du: «Eraikinak gutxienez Urumeatik 50 metrora behar luke eta Oialume errekatik 15 metrora. Eraikin horrek, ordea, ez ditu betetzen distantzia horiek. Hori horrela, eskatu dute berehala obra gelditzeko, pertsonen segurtasuna ziurtatzea ezinbestekoa baita. Arriskua nabarmena da eraikina erabili behar dutenentzat».
URAk azaldu du, gelditzeko eskatu dutela eta gero erabaki beharko dela ze pauso eman, inplikatutako alde guztien artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!