Matrikulazioa zabalik da, erronka batekin: elebakarrik ez izatea

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 13a, 02:00

«Helburua da, elebakarrik ez izatea eta elebakar izateari utzi nahi diotenei aukera ematea horretarako. Izan ere, euskera sustatzea zerbitzu soziala ere bada, berdintasunaren bidean». Halaxe azaldu zuen Kristina Bernal Andoaingo AEKko ordezkariak asteazkenean, prentsaurrean. Eta bide ho­rretan, euskera ikasteko Bu­run­tzaldean dagoen eskain­tzaren berri eman zuten euskaltegietako eta udaletako ordezkariek, tartean, Her­nanikoek. Hiru ezaugarri nabarmendu zituzten: gertutasuna, eskaintza zabala eta diru laguntzak. Infor­mazio guztia web gunean dago, www.buruntzaldea.org helbidean, Euskara Ikasi atalean. Bertan ikusi daiteke herri eta euskaltegi bakoitzaren eskaintza, maila jakiteko testak egin daitezke...

Mikel Pernia ikaslea: «Bigarren ikasturteari ekiteko gogoz nago»
Astezkeneko prentsaurrekoan, euskara ikasten ari den andoaindar batek ere hartu zuen parte: Mikel Perniak. Matrikulatu izanaren arrazoia azaldu zuen. Perniak, txikitan ikasketak euskeraz egin arren, unibertsitate garaian Bizkaira joan eta hitz egiteko ohitura galdu zuen: «Andoai­ne­ra bueltatu nintzenean iku­si nuen ze garrantzitsua zen euskera eta berau lantzeko euskaltegira apuntatu nintzen. Orain bigarren ikasturteari ekingo diot eta gogotsu nago». Gogo eta indar hori zabaldu nahi diete herritarrei eta euskera ikasteko matrikulatu daitezen animatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!