1963ko irailaren 13an iritsi zen argindarra Lizeaga auzora. Eta gertakari horren 50garren urteurrena ospatzeko, itzalaldi orokorra antolatu du Gibelalde auzo elkarteak gaur. Bost minutukoa izango da, 21:15etatik 21:20etarakoa.
Bost minutu horietan, auzoko kale eta plazetako argiak itzalita egongo dira, baita ospakizunarekin bat egin nahi duten etxebizitza, taberna, saltoki eta abarretakoak.
Itzalaldiaren ondoren, 21:30etan, marmitakoa izango da Urumea ikastolako jolastokira gerturatzen diren auzotarrentzat.
Auzo elkarteko kideek gonbidapena luzatzen diete auzotar eta herritar guztiei ekitaldian parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!