Argazkilaritza ikastaroa antolatu da aurten ere Biterin, Nagore Legarretaren eskutik, baina ikastaroa aurrera ateratzeko 3 pertsona falta dira. Matrikulazio epea astelehenean bukatzen da eta dei egin dute animatzeko. Ordutegia: astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:30. Izen ematea Biterin egin behar da. Ikastaroan, kamarari probetxua ateratzen ikasiko da; argazki ederrak atera-tzeko teknika eta mekanismoak aztertuko dira. Argazkiak ordenagailuan lantzen eta moldatzen ere ikasiko da. Horrez gain, irteerak egingo dira ikasitakoa praktikan jartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!