Haur Txokoetan apuntatzeko azken eguna gaur, eta festetako zenbaki saritua 612a

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 12a, 02:00

Latsunbeberri eta Marieluts auzoko Haur Txokoetan apuntatzeko azken eguna da gaur. Apun­ta­tzeko datuak: izena eta bi abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia. Datuak Iturritxo elkarteko buzoian utzi behar dira. Bestal­de, festetako zenbaki saritua 612a izan da, Latsunbe okindegiak saldua. Zenbaki hori duenak, Fagollagan bi lagunentzako afaria irabazi du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!