Hernaniko 43 pelotari, maila guztietan lehiatzeko pronto

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 12a, 02:00

Pelota taldeak asteburu honetan hasiko du denboraldiko aurreneko txapelketa ofiziala: Gipuzkoako Txapelketa.

Asteburu honetan hasiko da Gipuzkoako Txa­pel­keta, denboraldiko aurreneko txapelketa ofiziala. Eta Herna­ni­ko Pelota taldeak 43 pelotari federaturekin hartuko du par­­te, posible den maila eta modalitate guztietan.

Seniorretan, mailaz igotzea helburu
Aurrena, kadete, jubenil eta seniorrek ekingo diote txapelketari (infantilak urrian hasiko dira). Denera, 10 taldek hartuko dute parte. Kadeteetan, 2 talde daude eta bigarren mailan jokatuko dute. Helburua da esperien­tzia hartzea eta ahalik eta par­tidu gehien irabaztea. Jube­niletan, bigarren mailan jokatuko duen talde bat dago eta helburua kadeteen berdina izango da. Hori bai, jokatuko duten 3 pelotariak forman badaude, finalerdietara sailkatzea ez da baztertzen. Seniorretan, 2 talde dau­de lehenengo mailan jokatuko dutenak eta helburua da, gu­txienez bietakoren bat Oho­rezko Mailara igotzea, eta ahal bada, biak. Hiruga­rren mailan lehiatuko diren beste 4 talde ere badira eta hauen helburua ere, talderen bat igotzea izango da eta gainerakoek ahalik eta partidu gehi­en irabaztea. Bakarkako mo­da­litatean, seniorretan, beste talde bat ere bada eta helburua da lau aurrenekoen artean sailkatzea eta Euskal Liga jokatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!