Aurkezpena, eta ligako aurreneko partidua

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 12a, 02:00

Ohorezko Mailako taldea aurkeztuko dute bihar 19:00etan, Tilosetan. Larunbatean hasiko dute denboraldia. Valladolideko Quesos Entrepinares izango dute aurkari, etxetik kanpo.

Hernaniko Errugbi Elkar­teak Ohorezko Mailako taldea aurkeztuko du bihar 19:00e­tan Tilosetan. Taldea ezagu­tzeko aukera izango da, ekipazio berriarekin batera, eta beraz, aurtengo babesleak ere bai. Aurkezpenean, zuzendaritza eta talde teknikoko partaideek hartuko dute hitza eta Udaleko ordezkarien partaidetza ere izango da. Ondoren, bideo bat eskainiko dute aurreko denboraldiko irudiekin eta bukatzeko, edari eta pintxoak izango dira.

Hasteko, aurkari zaila
Ohorezko Mailako taldeak larunbatean ekingo dio ligari. Valladolideko Quesos Entre­pinares izango du aurkari, joan den denboraldiko txapelduna eta igandean Ordizian Superkopa eskuratu zuena. Eta aldaketa gutxi egin dituzte aurtengo denboraldirako. Hernanik, berriz, talde gaztea osatu du aurten eta denboraldiari ekiteko indarrean dago. Neurketa Valla­dolideko Pepe Rojo zelaian izango da arra­tsaldeko 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!