Ostiralean bukatuko da merkataritza dinamizatzaileak prestatzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Hala jakinarazi du Dendartean-ek. Eusko Jaurlaritzak 30 beka emango ditu, sektorearen profesionalizazioa hobetzeko helburuz. Goi-mailako unibertsitate-tituludunek eskatu ditzakete, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez baino gehiagoz bizi badira, eta 32 urte baino gehiago ez badituzte. Bekek hamabi hilabeteko iraupena izango dute, 15.000 euro urteko diru-kopuruarekin. Eskabidea egiteko: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun lurralde-ordezkaritzetan (Easo kalea,10 Donostia – Telefonoa 943022565), eta www.euskadi.net/comercio helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!