Liburu bat gomendatu nahi al duzu?

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 11a, 02:00

Udaran, libururen bat edo beste irakurtzeko tartea hartuko zuen batek baino gehiagok ziur aski. Eta horien artean izango da biziki gustatutakoren bat. Kasu horretan, ze hobe liburu hori beste bati gomendatzea baino! Horre­tarako bidea eskaintzen du Literatur Txokoak, Dobera Euskara Elkarteak eta Udal Liburutegiak sortua. Txoko honetan, euskeraz idatzitako liburuei buruzko gomendioak egiteko aukera ematen da eta gomendioak Kronikan argitaratzen dira, hilabeteko azken igandetan. Hurren­goa, hilaren 29an.

Herritar guztiei irekia
Literatur Txokoan edozein herritarrek hartu dezake parte eta animatzeko dei egin dute Doberak eta Li­bu­rutegiak: «Euskeraz idatzitako liburu bat gustatu ba­zaizu, gomendatzera animatzen zaitugu. Nahikoa da idaztea ze sentitu duzun, ze gustatu zaizun...». Izan ere helburua honakoa da: «he­rritarrek euskeraz irakur­tzea eta parte hartzea».

Emailez edo zuzenean
Idatziak bi modutan bidali daitezke: emailez, dobe­ra@do­be­ra.com edo liburutegia@hernani.net; eta zuzenean, Dobe­ra (Larramendi 11, behea) edo Liburutegia (Biteri).
Urtarrilean jarri zen mar­txan egitasmoa eta da­goeneko 7 gomendio argitaratu dira. Doberako webgunean ikusgai daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!