Latsunbeberri eta Marieluts auzoko Haur Txokoetan apuntatzeko epea zabalik dago. Jakinarazi dutenez, ostirala da azken eguna. Apuntatzeko datuak: izena eta bi abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia. Datuak Iturritxo elkarteko buzoian utzi behar dira. Bestalde, festetako zenbaki saritua 612a izan da, Latsunbe okindegiak saldua. Zenbaki hori duenak, Fagollagan bi lagunentzako afaria irabazi du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!