Hernaniko 3.000 bat haur eta gaztetxok ekin diote ikasturte berriari. Urumean ostiralean hasi ziren eta gainerako ikastetxeetan atzo hasi ziren (Langile, Elizatxo, Inmakulada, Txirrita eta Hernani BHI Institutua). Batzuk negarrez sartu eta atera ziren. Eta aurreneko eskola eguna goxatzeko, bukatzean, zain izan zituzten senitartekoak atean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!