Hernaniko Sozialistak oso pozik daude Orona Ideoren inaugurazioarekin: «Dudarik gabe albiste pozgarria da Hernanirentzat, proiektu estrategiko hau errealitatea izatea eta espero dugu udalerriak modu aktiboan kolaboratzea Fundazioarekin. Modu horretan, eragin haundiagoa izango luke gure inguruko ekonomia garatzerakoan». Hori horrela, sozialistek proposatzen dute Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatzea Orona Fundazioarekin. «Gure proposamen hau oraindik ez da landu udaletxean, baina bere biziko garrantzia du eta ezin dugu aukera hau alferrik galdu», gaineratu dute.
Innobazioaren kultura zabaltzeko aukera
«Proposatzen dugu lankidetza hitzarmen bat lortzea, eta mantentzea harreman estua eta iraunkorra, area horretako entitate promotoreekin. Hala, Hernanin sortu eta bultzatuko genuke innobazioaren kultura, zientzia eta teknologia eta izango ginake ekintzaile (emprendedor) eta langile kualifikatuen harrobia daukan herria.
Hitzarmen horrekin lortu daitezkeen hainbat egitasmo ere azaldu ditu: «Araututako irakaspenaz aparte, formazioarako ikastaroak eskaintzea proposatzen dugu lanerako sarrera errazteko, gero eta kualifikazio gehiago, langabezi gutxiago dagoela uste baitugu. Bestetik, gure proposamena da hernaniarrak bultzatzea, bonifikazio bidez, MUk Galarretan eskaintzen dituen ingenieritza ikasketak egin ditzaten».