Hernaniko sagardotegi guztietako sagardoa aukeran, igandean

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 10a, 02:00

Sagarra eta Sagardoaren festa izango da igandean, Euskal Jaien barruan. Sagardo probaketaz gain, sagarra kizkiarekin nola biltzen den eta sagardoa nola egiten den erakutsiko dute.

Euskal Jaiak izango dira asteburu honetan Hernanin eta urtero bezala, igandean Sagarra eta Sagardoaren festa izango da. Tolarek antolatu du, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak. Besteak beste, 11:30etan, Hernaniko 12 sagardotegietako sagardoak probatzeko aukera izango da, Plazan. Pintxoak ere izango da sagardoari laguntzeko. Sagardotegiak honakoak dira: Akarregi, Alberro, Altzueta, Elorrabi, Goiko-Lastola, Iparragirre, Itxas­bu­ru, Larregain, Olaizola, Otsua-enea, Rufino eta Zelaia. 12:00etan, sagarra kizkiarekin nola biltzen den erakutsiko dute. Eta 12:30e­tan, sagardoa nola egiten den azalduko du Joxe Mari Irizarrek, Barkaiztegi sa­gar­dotegikoak.

Sagar desberdinen erakusketa
Sagar mota desberdinen erakusketa ere izango da. Aukera ederra sagar desberdinak ezagutu eta probatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!