Luis Goñik irabazi ditu Kontxako Badiako proba eta Gipuzkoako liga

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 9a, 02:00

Luis Goñi hernaniarrak irabazi du Gipuzkoako distantzia luzeko liga 400 punturekin, Jaime Caballeroren aurretik. Horretarako hiru proba irabazi eta batean hirugarren postuan sartu da hernaniarra. Oso polita izan da lehia, denboraldi osoan zehar. Larunbatean zen azken proba, Kontxako Badiako zeharkaldia, eta Goñik eta Caballerok sekulako erronka jo zioten elkarri. 2,2 km egin eta segundu bakarreko aldea kendu zion hernaniarrak donostiarrari, 24:20 minutuko denborarekin. Goñik haragi etena (zuntz haustura) izan zuen helmugara iritsitakoan, eta denbora batean geldirik egon beharko du. Kontxako probako sariez gain, larunbatean bertan eman ziren Gipuzkoako ligako sariak ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!