Euriak ez du zapuztu jairik Latsunbeberri eta Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 9a, 02:00

Hiru eguneko jaiak izan dituzte bi auzoetan, eta ekitaldi guztiak egin ahal izan dituzte. Giro ederrean ibili dira heldu eta haurrak.

Auzo giroa indartzeko ba­lio izaten dute jaiek, eta asteburu honetan ederki antzeman da hori Zikuñagan eta Latsunbeberri-Marielutsen. Euriak norbait bildurtuko zuen, baina ez ditu festak zapuztu. Ekitaldi guztiak egin dira, eta auzotarrek parte hartu dute. Euritsuena ostirala izan zen, eta ikusgarria joan zen, adibidez, Ziku­ñagako danborrada. Denak urean paseak, baina danborrik ixiltzen ez.

Beti bezala, lagun arteko lehiaketek izaten dute bere tokia festetan. Latsunbebe­rrin adibidez, inoiz baino tortila gehiago aurkeztu di­tuzte lehiaketara, 34 tortila, hain zuzen, eta irabazlea: Bea Duran. Zikuñagan ere bazuten tortila lehiaketa, eta Paulak irabazi zuen, beste 24ren artean. Futbolzaleak dira Zikuñagan, baina aurtengo lehia CD Hernanik irabazi die, 3-1, auzotarrei. Irrintzi txapelketan berriz, Nekane denetan nagusi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!