Latsunbeberrin tortila eta sagardoa, eta Zikuñagan haurrentzako eguna

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 8a, 02:00

Latsunbeberri-Marielutsen goizeko festa dute gaur, eta aho-sapaiari begira prestatu dute gainera. Tortila lehiaketa eta sagardo probaketa dituzte ekintza nagusiak. Eskupelota txapelketa ere jokatuko da. Zikuñagan meza entzun eta Ozenki abesbatzak kontzertua emango du goizean, eta hortik aurrera haurrentzako ekitaldiak izango dira egun guztian: marrazkia, puzgarri, pelota, futbola, txokolatada...

ZIKUÑAGA
Irailak 8, igandea

10:00 Zikuñagako Amaren omenezko meza (kirolgunean). Ondoren Ozenki abesbatzaren kontzertua.
10:30-12:30 Haurrentzako Marrazki Lehiaketa.
11:00 Haurrentzako bote, igel eta toka txapelketa.
11:30-13:30 Puzgarriak.
13:00 Haurrentzako eskupelota Finala.
15:00 Apar Festa.
16:00-18:00 Puzgarriak.
17:00 Bote, igel eta toka txapelketa (toka erakustaldia).
18:30 Haurrentzako futbito txapelketa Zikuñaga-CD Hernani.
19:30 Merienda eta txokolatada.
21:30 Azken traka eta bukaera.

LATSUNBE-MARIELUTS
Irailak 8, igandea

11:00-12:00 Tortila patata lehiaketa (txosnan entregatu). Sariak: bi afari Latsunbe tabernan eta bi afari Tranbian.
11:00-12:00 I Eskupelota Txapelketako Finalak.
12:00 Tortila epaia eta Sariak.
12:00-13:00 Trikitixa.
12:30-13:30 Sagardo Probaketa pistan, 10 sagardotegirekin.
14:00 Festa bukaerako kohetea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!