Defentsak eta konstantziak txapela eman dio Urrizari

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 8a, 02:00

Harritzeko defentsa, eta bururik inoiz galtzen ez. Hori da Urrizaren arma, eta ederki aprobetxatu zuen atzo, San Migueli 30-24 irabazi baitzion Kutxa Sariko finala. Erre­mon­teko egun haundiena izaten da buruz buruko finala, eta Urrizak jadanik bi aldiz lortu du protagonista nagusi izatea, bi urtez segidan txapela irabazi duelako. Aurten, gainera, ez edozeinen kontra: Julen San Miguel gaztearen kontra. San Miguel promesa izatetik aspaldi pasa da, eta finalerdiak Ezkurrari irabazita pasa zen finalera.

Finalean ordea, Iruñako aurrelaria gehiago izan zen. Eutsi behar zenean eutsi, eta hautsi behar zenean hautsi. Partidua 2-7 galtzen hasi zen, baina segituan 7-7, eta 12-11 jarri zen aurretik. San Migue­lek min gutxi egin zion saketik, eta peloteoan nagusitu ze­ne­an, Urri­zak defentsa haundia erakutsi zuen. Do­nez­tebeko atzelariak 3 tanto ba­ka­rrik egin zituen sakez, eta Iruñarrak 6. Hala ere, iruñarrak 3 falta ere egin zituen.

Kontrarioa estutu arren, Julen San Miguelek failo gehi­txo egin zituen. Kate­drak bete betean as­ma­tu zuen emaitza, Galarretako hainbatek bezala. Galarretan aspaldiko jendetza haundiena bildu zen atzo.  
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!