Haur jolasekin hasiko dira gaur Zikuñagan eta Latsunbeberrin

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 7a, 02:00

Zikuñagan arku tiro erakustaldia dute aurtengo berezitasun bat, 17:00etan. Latsunbeberri-Marielutsen paella jatea, eguerdian.

Haurrak egingo diote gaur festari, Zikuñagan eta Latsunbeberri-Marielutsen, 10:30etan, eta 10:00etan. Latsunbeberrin haurrek segiko dute eguerdira bitartean, marrazki lehiaketa eta abarrekin. Eguerdian, paella jatea dute aurten, eta auzotarrak elkartzeko asmoz. Puzgarriak, ping-ponga eta toka, txokolatada... ez da ekitaldirik faltako, eta iluntzean... musika! Txingudi de ejays eta dantza latinoak.
Zikuñagan tortila lehiaketa eta 10 sagardotegitako sagardoak dituzte probatzeko. Aurtengo nobedadea, Arku Tiro erakustaldia, Machio aita-semeen eskutik. Trikipoteoa iluntze partera, eta tripak auzo-giroan betetzeko... barbakoa herrikoia. Indarrak hartu eta irrintzi txapelketa dute ondoren, eta bukatzeko, kontzertua.

Bihar goizean, Ozenkik
abestuko du meza garaian Zikuñaga auzoan

Zikuñagako Amaren ome­nez­ko mezarekin hasiko du­te eguna bihar Zikuñagan, 10:00­etan. Antolatzaileek Kronikari jakinarazi diotenez, Ozenki abesbatzak kantatuko du mezetan.

ZIKUÑAGA
Irailak 7, larunbata

10:30 Haurrentzako jokoak.
12:00 Tortila lehiaketa.
12:30 Sagardo dastaketa.
15:00 Urarekin guda.
17:00 Arku Tiroa - Erakustaldia.
19:00 Helduen Futbito Txapelketa.
20:00 Trikipoteoa.
20:30 Barbakoa herrikoia.
23:30 Irrintzi lehiaketa.
00:00 Txalaparta Party Aparta eta DJ Barru.

LATSUNBE-MARIELUTS
Irailak 7, larunbata

10:00 Auzoko festen hasierako kohetea.
10:00 Betiko Haur Jokoak: Zaku lasterketa, Altxorraren bila, Zinta lasterketa (bizikletan), Zapi jokoa, Mahai futbola.
10:30 Marrazki entrega eta erakusketa, pistan (saria denentzat).
12:00 Trikitilari eta buruhaundi.
13:00 Sari Banaketa.
14:00 Gazte nahiz helduentzako paella-jatea, pistan.
16:30-19:30 Puzgarriak eta ohe elastikoak, pistan. Puzgarriak Marielutsen eta kiroldegi aurrean.
17:30 Ping-pong txapelketa.
19:00 Toka eta igel txapelketak Karobi elkartean.
19:30 Txokolatada, pistan.
20:00-02:00 Musika Atarrabiyo plazan (TDJS-Txingudi de ejays).
00:00 Zezen suzkoa.
00:05 Saldutako boletoen arteko zozketa (Fagollagan bi afari).
00:10 Dantza latinoak, pistan.
01:00 Bigarren zezen suzkoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!