Bada mugimendua stock azokan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 7a, 02:00

Herritar asko inguratu ziren atzo Atsegindegiko 13 postuetara. Gaur, azken eguna.

mugimendu dezentekoa zen atzo arratsaldean Atse­gin­degin, udaberri-udako arro­­­pa eta konplementuek era­karrita. Denboraldia pasa da, eta stockean geratutako arropak atera dituzte plazara Hernaniko eta inguruetako dendariek. Guztira 13 postu jarri dituzte; horietatik 10 hernaniarrak eta 3 ingurukoak eta ez hain ingurukoak (Du­rangotik etorriak ere baziren). Deskontu haundiak izaten dira Stock Azokan, eta atzo ere 10-15 euroan gauza dezente bilatu zitekeen; erdi prezioan, eta baita deskontu haundiagoarekin ere. Postu gehienetan arropa jarri dute salgai, baina koplementuak ere badira.

Bigarren eta azken eguna
Gaur goizean ere izango da azoka Atsegindegin, 10:00etatik 14:30ak arte. Umeentzat puzgarriak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!