Pirritx, Porrotx eta Marimotots Atsegindegin izan ziren larunbatean, eta bertan ospatu zituzten beren 25 urte, eta Amona Josefiñaren 100 urte. Sasoi ederrean astindu zituen hankak eta bastoia, Hernaniko umeen gozamenerako. Otsoa ere dantzan jarri zuten larunbatean, Atsegindegi betean, Musika Eskolako akordeoi taldearen aldeko emanaldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!