Bost orduz Hernanin, gaur, argazkirik onenaren bila

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 8a, 02:00

argazki onena zeinek aterako ibiliko dira gaur goizean Hernaniko argazkizaleak., goizeko 09:00etatik 14:00etara. Udaletxeko arkupe txikian izena eman (prezioa: 5 euro helduek; debalde haurrek), ze gairi buruzko argazkiak atera behar dituzten entzun, eta bost ordu izango dituzte, gehienez, 14:00ak arte. Helduek eta haurrek parte hartu dezakete. Sariak izango dira bilduma onenarentzat, argazki onenarentzat, Hernaniko batek egindako bilduma onenarentzat... edo haurren mailan, baita argazki bitxienarentzat eta atseginenarentzat ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!