Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin! emanaldia eskainiko dute gaur Atsegindegin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Urtero bezala, Hernaniko gaztetxoek hain ezagunak dituzten pailazoak ikusi eta gozatzeko aukera izango dute. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek orain 25 urte hasi zuten herriz herriko ibilbidea, eta orduko umeak guraso egiten ari diren honetan, bidean egindako hainbat lagun ekarriko dituzte Hernanira: Anakleto ijito zaharra, esaterako.
Musika eskolako akordeoi taldearen alde egingo dute gaurko emanaldia. Sarrera gehienak saldu dira, eta geratzen direnak Atsegindegin bertan salduko dituzte, emanaldia hasi aurretik. Prezioa, 6,5 euro.