Belaunaldi berriak lekua hartu dio zaharrari, eta gaur final gaztea izango dugu Galarretan. Javier Urriza eta Julen San Miguel aurrez aurre izango dira gaur, Kutxa Sariko finalean, erremonteko urteko egunik haundienean. Ezkurra, Zeberio IIa edo Urrutia Ia bezalako izenak atzean utzi dituzte, eta elkarren kontra buruz buru inoiz jokatu ez duten bi nafarrek neurtuko dituzte indarrak: Julen San Miguel, 26 urteko doneztebarrak, eta Javier Urriza, 32 urteko iruñarrak.
Eskarmentudun bi gazte
Belaunaldi berriko erremontistak dira biak, baina ez du esan nahi eskarmentugabeak direnik. Javier Urriza bera da buruz buruko iazko txapelduna, eta lau aldiz binakako txapela irabazi du. Julen San Miguelek ere binakako txapelketa nagusia bi aldiz irabazia du eta 10 torneotan txapela jantzitakoa da. Txapel bakarra falta zaio Errezilen bi den doneztebarrari, hain zuzen ere, gaur jokoan daukatena: buruz buruko txapela.
Lau partiduko jaialdia
Galarretan lau partidu jokatuko dira gaur, 16:00etatik: 1) Segurola-Saldias/Matxin VI-Aizpuru III; 2) Urriza-San Miguel; 3) Ezkurra-Agirrezabala/Juaristi-Barrenetxea VI; Etxabe II-Labaka / Ezkurra II-Zubiri.