Kirola, sabel kontuak eta musika, Latsunbeberri eta Marielutsen eskaintza

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 6a, 02:00

Hiru egunez izango dute Latsunbeberri eta Ma­rieluts auzoetako bizilagunek festa giroan murgil­tzeko aukera. Elkartu, ondo pasa eta batez ere, auzotarren arteko harremanak sendotzeko balio izaten dute festek, eta aurten ere, ilusio haundiarekin antolatu dituzte. Ofizialki hasiera emango dien suziria bihar goizean botako dute, baina ekitaldiak hiru egunetan izango dira. Fron­te­nisean aritzeko za­letasuna bada auzoan, eta aurten ere, txapelketa an­tolatu du­te, onenek duten trebezia erakutsi eta guztiek disfrutatu dezaten; gaur arratsaldean jokatuko da txapelketa, auzoko frontoian. Eta kirolarekin ja­rraituta, eszenatokia aldatu gabe, aurreneko aldiz Pe­lota Txa­pel­keta jokatuko da, Iturritxo Elkartea izena izango duena. Herrian orokorrean eta auzoan partikularrean oso barneratua dagoen kirola da esku pelota eta aurten txapelketa antolatzea erabaki dute; gaurkoan kanporaketak jokatuko dira. Nahikoa kirol eginda, sabela bete­tzeko aukera ere izango da aurreneko egun honetan. Pista polibalentean sardin jatea antolatu dute, 20:30­etan. On­do­ren, Mar­txel magoak hartuko du festetako batuta; helburua, bere truko eta magia me­dio, bertaratutako guztiak animatu eta une atsegina pasaraztea. Ez da eguneko azken ekitaldia izango, goizaldeko 02:00ak arte CD Montre taldeak jarriko bai­t­u dantzarako musika.

Sabel kontuak, musika, umeentzako ekitaldiak... bihar
Suziriak goizeko 10:00etan egingo du eztanda bihar, eta handik aurrera denen­tzat izango da festarako aukera. Goiz eta arratsalde ume jolasak antolatu di­tuzte txikienentzat. Eguer­di partean trikitilariek girotuko dute auzoa, eta buruhaundiek berotu. Au­zo­tarrak elkartzeko mo­mentuetako bat eguerdia izango da. Paella jatea an­tolatu dute Balioasko­tarako pistan. Arratsal­dean umeentzako puzgarriak jarriko dituzte auzoko pun­tu ezberdinetan, eta ping pong txapelketa ere, antolatu dute. Txa­pelke­tekin jarraituta, toka eta igel jokoetan ari­tzea gogoko dutenek ezin dute hu­tsik egin biharko hitzordura: 19:00etan, Karobi elkartean. Gaueko 02:00ak bi­tarteko or­duak Txin­gudiko disko jar­tzaileek gi­rotuko dituzte, Atarra­biyoko taula gainean. Eta ez da azken orduko musika eskaintza bakarra izango. 00:10etan gerrialdea mugitzeko au­ke­ra izango da, dantza latinoak antolatu baitituzte, Balioasko­ta­ra­ko pistan. Zezen suzkoa ere izango da aurten auzoan barrena; bi txandatan argituko ditu kaleak: 00:00­etan eta 01:00­etan.

Jana eta edana nagusi, azken egunean
Igandea izango da festetako azken eguna. Tortilla pa­tata lehiaketarekin ha­siko dute eguna. Tortillak Balioaskotarako pistan en­tregatu behar dira, eta sariak bi dira: bi afari Latsunbe tabernan, eta beste bi Tranbia tabernan. Eztarria freskatzeko Sagar­do Dastaketa ere antolatu dute, 10 sagardotegirekin: Al­tzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsuaenea, Gurutzeta, La­buru eta Zelaia. Etzi baita ere, Iturritxo Elkartea Pelota Txapel­ketako fi­nalak jokatuko dira, auzoko pelotalekuan. Eta ordu berean, trikitixa doinuek girotuko dute au­zoa. Festak 14:00etan bu­katuko dira, hasi bezala, suziri jaurtiketarekin.


Gaur, ostirala

17:30, Frontenis txapelketa auzoko frontoian

19:00, I Iturritxo Elkartea eskupelota txapelketa 

20:30, Sardin jatea balioaskotarako pistan 

21:30-22:30, Martxel magoa

22:30-02:00, CD Montre taldearekin musika balioaskotarako pistan. 

Bihar, larunbata

10:00, Auzoko festei hasiera emango dien kohetea.

10:00-12:00, Ume jokoak

10:30, Marrazkiak entregatu eta erakusketa balioaskotarako bistan. Saria izango da partehartzaile guztientzat.   

12:00, Trikitilariak eta buruhaundiak auzoan zehar

13:00, Sari banaketa balioaskotarako pistan.

16:30-19:30, Puzgarriak auzoko gune ezberdinetan.

17:30, Ping-pongeko txapelketa auzoko tenis pistan.

19:00, Toka eta igel txapelketa Karobi elkartean

19:30, Txokolatada balioaskotarako pistan.

20:00-02:00, Musika Atarrabilloko oholtzan, TDJS (Txingudi Dj´sek eskainia)

00:00, Zezen suzkoa  

00:05, Saldutako boletoen zozketa. Bi afari Fagollagan.

00:10, Dantza latinoak balioaskotarako pistan

01:00, Bigarren zezen suzkoa.

Etzi, igandea

11:00-12:00, Tortilla patata txapelketa balioaskotarako pistan.  

11:00-12:00, I Iturritxo-Elkartea eskupelota txapelketako finalak.

12:00-12:30, Tortilla lehiaketako epaimahaia eta sari banaketa

12:00-13:00, Trikitixa emanaldia

12:30-13:30, Sagardo dasta­keta balioaskotarako pistan.

14:00, Festa bukaerako suziri jaurtiketa.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!