Irailaren 14 eta 15ean helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik Pirineoetara. Gourette-Eaux Bonnes mendiguneko Pic de Ger (2.613 m) mendia igoko dute. Larunbatean abiatuko dira 15:00etan Atsegindegitik. Izena, astelehen, ostegun eta ostiraletan eman daiteke 20:00etatik 21:00etara elkarteko bulegoan. Izena emateko azken eguna irailaren 12a da. Prezioa: 60 euro bazkideek; 70 euro bazkide ez direnek. Prezioan sartzen dira bidaia, afaria, gosaria eta lo egitea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!