Itxasburu eta Oialume Zar, Kizkiaren Sagardo Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 5a, 02:00

Gipuzkoako 20 sagardotegik hartuko dute parte. Finala, irailaren 25ean.

Astigarragako Kizkia Tal­deak 14garren Sagardo Txa­pelketa antolatu du eta tartean izango dira Herna­niko Itxas­buru eta Oialume Zar sagardotegiak. Denera, Gipuz­koako 20 sagardotegi ezberdinek egindako sagardoak izango dira lehian. Hiru egun ezberdinetan sailkapenak egin­go dira eta 6 bakarrik lortuko dute finalerako txartela. Finala irailaren 25ean izango da Asti­garragako Gure Izarra elkartean.

20 sagardotegiak:
Itxasburu eta Oialume Zar (Hernani); Lizeaga, Petrite­gi, Alorrenea, Larrarte, Irigoien eta Artola (Astigarraga); Zabala (Aduna); Urdaira (Usurbil); Baleio eta Ordozelai (Oiartzun); Eula eta Oianume (Urnieta); Gaztañaga eta Mizpiredi (Andoain); Zalbide (Abaltzisketa); Begiristain (Ikaztegieta); Izeta eta Satxota (Aia).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!