Ez alebinek eta ez nagusiek, ez zuten irabazterik izan Trinitate plazako Patxi Montes Torneoan. Finalak jokatu zituzten, eta ondo jokatu ere, baina euren aurkariak gehiago izan ziren, batez ere partidu bukaera aldera. Nagusietan Iñigo Urkizuk eta Markel Lizeagak 22-18 galdu zuten Errasti eta Ugalderen kontra. Hernaniarrek dominatuagatik, aurkariek sekulako defentsa erakutsi zuten, eta hernaniarrek galdu egin zituzten tanto erabakiorrak.
Alebinetan, Xabier Salaberriak eta Oihan Zugastik 16-10 galdu zuten Ballerene eta Aristegi nafarren kontra. Atzelari nafarra jokoan sartu zenean, berak agindu zuen partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!