San Miguel finalera pasa da Ezkurrari ondo irabazita

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 4a, 02:00

Julen San Miguelek gehiago sakatu zuen eta gehiago jokatu zuen. Ezkurrak ez zion oparirik egin, eta sufrituta irabazi zuen: 30-27.

arantza atera du Julen San Miguelek, eta erremontista onenen artean dagoela demostratu du, atzo finalerdia Koteto Ezkurrari irabazita. Erraz ez zuen irabazi, baina ondo bai. Momenturik zailenetan partiduari eutsi, eta bere aukerak primeran aprobetxatu zituen San Mi­guelek. Sakearekin min egin zion Doneztebeko izar haundiari, eta horrexek eman zion garaipena, guztira 9 tanto egin baitzituen jokaldi horrekin, eta gehien behar izan zuenean, gainera.


Finala, txapeldunaren kontra
San Miguelek jokatuko du finala Urriza egungo txapeldunaren kontra, larunbatean, Galarretan. San Miguelek ez du txapelik; Urrizak bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!