Stock Azoka izango da Atsegindegin, ostiralean (17:00-20:00) eta larunbatean (10:00-14:00). Larunbatean, umeentzat puzgarriak.
modak kanpainaka funtzionatzen du, eta udako kanpaina bukatuta, erropa eta konplementuak geratzen dira dendetan, arrazoi bat edo bestegatik saldu ez direnak. Stockean dagoen material hori azokara aterako dute Hernaniko dendek datorren ostiral eta larunbatean, normalean balio duena baino prezio bajuagoan. Aukera polita izaten da hau herritarrentzat, Atsegindegitik pasa eta aspaldi beharrezko zuten huraxe erosteko.
Hernaniko dendek jarriko dute postua Stock Azokan, Berriak merkatari elkarteak antolatuta. Ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara. Larunbatean, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!