Begiz jotako blusa dotorea erdi prezioan erosgai

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 6a, 02:00

Udaberriko eta udako arropa eta konplementuak prezio ezin hobean erosteko aukera izango da gaur eta bihar Atsegindegin. Urtero bezala, Stock Azoka antolatu du Berriak elkarteak. Kalitatezko produktuak erdi prezioan edo merkeago egongo dira erosgai. Baita aurrez dendan begiz jotako blusa, galtza, jertse edo dena delakoa ere. Hernaniko denda desberdinek jarriko dute postua bertan.

Umeentzako puzgarriak, bihar
Azokak ordutegi desberdina izango du gaur eta bihar. Gaur arratsaldez egongo da irekita, 17:00etatik 20:00etara. Bihar, berriz, goizez, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, gainera, umeak aspertu ez daitezen eta zerekin gozatua izan dezaten, puzgarriak jarriko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!