Urumeako patioan ezingo da aparkatu eskola ordutan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 6a, 02:00

Urumea ikastolako patioa umeek erabiltzeko izango da es­kola egun eta ordutan, gaur hasiko den kurtsoan. Gainerako orduetan kotxeak aparkatu ahal izango dira, baina eskola egu­ne­tan atera egin beharko dira, or­du­tegi horretan. Goizeko 08:30­etatik 14:30etara ezingo da apar­katu, beraz, eta umeek izango dute preferentzia. Horrez gain, edifizio horre­tatik Milagrosako kapera aldera atera ahal izango dute, edo Gay Murreko edifi­zio­ra joan ahal izan­go dute par­kinetik pasa ga­be, horretarako Udalak arranpa berria jarri baitu Sandiusterri kalera. 

2014ko ekainera arte horrela izango da
Erabaki hori ikasturte baterako hartu du Udalak, eta 2014ko ekainera arte iraungo du. Joan den ikasturtearen bukaeran, uztaila aldera, hainbat alde elkartu eta negoziatzen aritu ziren, patioaren inguruan. Bilera horietan adostu zuten erabakia. Negoziatu zuten aldeak: Her­naniko Udala, Urumea ikas­tola, Urumea ikastolako gura­soak, Berriak merkatari elkartea, eta Lizeagako auzo elkartea, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!