Opor ostean ere, Hernaniko auzoak jai giroan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 4a, 02:00

l Zikuñagan ostegunean hasi eta igandera arteko festa dute eta ez da faltako jan-edana, kirola eta musikarik. l Latsunbeberri-Marielutsen ostiraletik igandera dute festa-egitaraua, haur eta helduentzat.

Zikuñaga auzoan eta La­tsunbeberri-Marielutsen ez diote udarari pasatzen utzi nahi, eta opor-ostean ere jai giroan segiko dute, asteburuan. Igandera bitartean izan­go dira jaiak bi auzoetan: Zikuñagan ostegunean eskupelotarekin hasita, eta La­tsunbeberri-Marielutsen ostiralean frontenisarekin.

Haurrek zortea, Zikuñaga auzoan
Haur eta helduek aukera polita izango dute Zikuñaga auzoan. Ekitaldi pila bat prestatu dituzte haurrentzat: eskupelota txapelketa, futbitoa, erraldoi eta buruhaundiak, jokoak, ur-gudua, apar-festa, marrazki lehiaketa... egunero bada zerbait haien­tzat. Helduek larunbat eta igande bete-beteak dituzte: sagardo dastaketak, arku-tiroa, barbakoa herrikoia...

Latsunbe eta Marielutsen eskupelota ere bai aurten
Latsunbe eta Marielutsen ere aukera polita dago aurten. Beste hainbat kirolen artean, eskupelota txapelketa antolatu dute lehen aldiz, Iturritxo-Elkartea txapelketa, hain zuzen. Horrez gain, ostiralean sardin jatea dute, Martxel magoa... larunbatean haur jolasak, marrazki lehiaketa, paella jatea, ping-ponga, musika, dantza latinoak... eta igandean tortila lehiaketa, sagardo probaketa eta abar luze bat. Iturritxo auzo elkarteak jakinarazi duenez, oraindik aukera badago ping-pong txapelketan eta tenis txapelketan izena emateko.

EGITARAUAK

ZIKUÑAGA
Irailak 5, osteguna
18:00 Haurrentzako eskupelota kanporaketak.
Irailak 6, ostirala
18:00 Erraldoi eta Buruhaundiak
20:00 Danborrada.
23:30 Urumea Txaranga.
00:30 Playback eta Karaokea.
Irailak 7, larunbata
10:30 Haurrentzako jokoak.
12:00 Tortila lehiaketa.
12:30 Sagardo dastaketa.
15:00 Urarekin guda.
17:00 Arku Tiroa - Erakustaldia.
19:00 Helduen Futbito Txapelketa.
20:00 Trikipoteoa.
20:30 Barbakoa herrikoia.
23:30 Irrintzi lehiaketa.
00:00 Txalaparta Party Aparta eta DJ Barru.
Irailak 8, igandea
10:00 Zikuñagako Amaren omenezko meza (kirolgunean).
10:30-12:30 Haurrentzako Marrazki Lehiaketa.
11:00 Haurrentzako bote, igel eta toka txapelketa.
11:30-13:30 Puzgarriak.
13:00 Haurrentzako eskupelota Finala.
15:00 Apar Festa.
16:00-18:00 Puzgarriak.
17:00 Bote, igel eta toka txapelketa (toka erakustaldia).
18:30 Haurrentzako futbito txapelketa Zikuñaga-CD Hernani.
19:30 Merienda eta txokolatada.
21:30 Azken traka eta bukaera.


LATSUNBE-MARIELUTS
Irailak 6, ostirala

17:30 Frontenis txapelketa
19:00 I. Eskupelota Txapelketa ‘Iturritxo-Elkartea’.
20:30 Sardin jatea, pistan.
21:30-22:30 Martxel Magoa.
Irailak 7, larunbata
10:00 Auzoko festen hasierako kohetea.
10:00 Betiko Haur Jokoak: Zaku lasterketa, Altxorraren bila, Zinta lasterketa (bizikletan), Zapi jokoa, Mahai futbola.
10:30 Marrazki entrega eta erakusketa, pistan (saria denentzat).
12:00 Trikitilari eta buruhaundi.
13:00 Sari Banaketa.
14:00 Gazte nahiz helduentzako paella-jatea, pistan.
16:30-19:30 Puzgarriak eta ohe elastikoak, pistan. Puzgarriak Marielutsen eta kiroldegi aurrean.
17:30 Ping-pong txapelketa.
19:00 Toka eta igel txapelketak Karobi elkartean.
19:30 Txokolatada, pistan.
20:00-02:00 Musika Atarrabiyo plazan (TDJS-Txingudi de ejays).
00:00 Zezen suzkoa.
00:05 Saldutako boletoen arteko zozketa (Fagollagan bi afari).
00:10 Dantza latinoak, pistan.
01:00 Bigarren zezen suzkoa.
Irailak 8, igandea
11:00-12:00 Tortila patata lehiaketa (txosnan entregatu). Sariak: bi afari Latsunbe tabernan eta bi afari Tranbian.
11:00-12:00 I Eskupelota Txapelketako Finalak.
12:00 Tortila epaia eta Sariak.
12:00-13:00 Trikitixa.
12:30-13:30 Sagardo Probaketa pistan, 10 sagardotegirekin.
14:00 Festa bukaerako kohetea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!