Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten presoak etxera lelopean, kontzentrazioa deitu dute gaur Hernaniko preso eta iheslari politikoen senideek. Zinkoeneako errotondan izango da 20:00etan. Euren senideen eskubideak aldarrikatzeko kalera ateratzeko dei egiten diete herritarrei.