Sentsazio onarekin geratu ziren atzo Erregional Ohorezko Mailako taldeko kideak eta baita zaletuak ere. Aurredenboraldiko lehenengo partidua jokatu zuten eta oraindik puntu-puntuan ez badaude ere, maila ona eman eta Vasconiari 2-1 irabaztea lortu zuten. 0-1 hasi ziren galtzen eta Berezik zelai erditik sartutako golari esker berdindu zuten, aurreneko zatian. Bigarren zatian, Oier aurrelari berriaren gola iritsi zen. Hurrengo partidua, Tolosaren aurka izango da.
Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, berriz, triangularra jokatu zuen Allerruren eta Hernaniko jubenilen aurka. Allerruren aurka 0-1 galdu zuen eta jubenilen aurka 1-0 irabazten ari zen Kronikako erredakzioa ixterakoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!