Gurutzeta-Kabila auzoko jaia ospatu zuten atzo. Sagardo probaketarekin girotu zuten auzoa eguerdian eta auzotar ugari gerturatu zen. Bertako sagardoak probatzeko aukera izan zen txorixo pintxo eta guzti. Tokan ere aritu ziren, besteak beste, eta 6tik 4 jo zuenik ere izan zen. Bazkari ederra ere egin zuten ondoren eta arratsaldean umeen txanda izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!