Ioritz Arrieta hernaniarrak, Oiartzungo Imaz pelotariarekin, 22-17 irabazi zuen Dinastia Etxabe Txapelketako finala, Ikaztegietako Urretabizkaiaren eta Eneko Aizpitarte hernaniarraren aurka. Lau pelotariek partidu ona jokatu zuten; 75 minutu iraun zituen.
Partidu gogorra izan zen. Txapeldunak aurretik joan ziren ia partidu guztian, baina berdinketak ere izan ziren: 10, 13 eta 16na. Handik aurrera, Arrietak sakearekin asmatu zuen eta aurkariak hainbat huts egite egin zituzten, nekearen eraginez, besteak beste.
Azken honekin, pelotari hernaniarren bigarren txapela lortu du Arrietak.