Urriza, aurreneko finalista

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 1a, 02:00

Javier Urrizak Buruz Buru­ko txapeldun titulua defenda­tzeko aukera izango du fi­nalean. Izan ere, atzo 30-18 ira­bazi zion Juaristiri finalerdia.
Neurketa nahiko parekatua hasi zen eta Urriza beldurtu antzera aritu zen. Bi erremontistek antzeko ezaugarriak dituzte eta espero bezala, hasierako tantoak peloteo askokoak izan ziren. Inork ez zuen lortzen aurrea hartzea eta berdinketak etengabeak izan ziren, 13na arte. Hortik aurrera, egungo txapeldunak jokoa aldatu zuen eta Juaristik ez zuen asmatu jokoan sartzen.
Urrizak 21 tanto egin zitu­en peloteoan eta lau sakez. Bi falta ere egin zituen sakean. 21 tanto horietatik 3 dejada izan ziren eta bi, bi-paretakoak. Jua­ristik 13 tanto egin zituen peloteoan, bi bi-paretan. Sakez tanto bat egin zuen eta bi failatu.
Urrizak datorren larunbatean jokatuko du finala. Aurkari, Ezkurra edo San Miguel izango du. Hori asteartean erabakiko da.

Barrenetxeak irabazi
Barrenetxea IVak 39-40 irabazi zuen atzo Urtasunekin, Matxin III-Etxeberria IIIaren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!