Apirilaren 30etik itxita egon eta gero, atzo ireki zuten berriz ere Cuesta de la Muerteko irteera. Hernaniko trafikoarentzat irteera nagusienetakoa da Cuesta de la Muerte edo Etxearreko aldapa, kolektorea pasatzeko obrengatik itxita egon dena. Azkenean ia astebetez aurreratu da irekiera. Udalak eskerrak eman dizkie bizilagunei, inguruetako garraiolari eta langileei eta orokorrean hernaniarrei, izan duten jarrera onarengatik. Hernani-Usurbil autobus linea ere ohizko ibilbidearekin hasiko da eta Antziolako parada martxan da gaurtik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!