Euskera modu xinplean ikasteko aukera izango da berriz, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 1a, 02:00

Udako oporraldiaren on­do­ren, Banaiz Bagara elkarteak martxan jarriko ditu berriro euskerazko oinarrizko saioak, bihartik aurrera. Hala azaldu dute: «Euskera era xinplean ikasten da, egunero topatu daitezkeen egoeren aurrean euskeraz egin ahal izateko, bai lagun artean, bai kalean eta baita lanean ere. Saio hauek egokiak dira etorkinentzat eta euskeraz ikasten ari diren haurren gurasoentzat». Saioetan, euskal kultura ere lantzen dute: euskal kantak, dantzak, kirola, jaiak... Lan munduari zuzendutako ikastaroak ere eskaintzen dituzte.
Hernanin, larunbatero ja­rri dute hitzordua taldean elkar­tzeko: 10:30etan Biterin eta 17:00etan Txema tabernan. Parte hartzea doakoa da eta ez da euskera ezagutza mailarik behar. Egitasmo hau, Udalek (Hernanikoak, tartean), Foru Aldundiak eta Eusko Jaurla­ritzak lagundua da.
Harremanetarako, deitu: 645 733 818.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!