197/2006 doktrinaren kontra ekimen ibiltaria jarri du martxan Herrirak eta atzo Hernanira iritsi zen. Herritarrek euren ekarpenak egin zituzten herriz herri eta auzoz auzo osatzen ar197/2006 doktrinaren kontra ekimen ibiltaria jarri du martxan Herrirak eta atzo Hernanira iritsi zen. Herritarrek euren ekarpenak egin zituzten herriz herri eta auzoz auzo osatzen ari den liburuan. Marrazkiak, idatziak, pegatinak... modu desberdinetan zabaldu zuten mezua, baina guztiek argi adierazi zuten Parot doktrinarekin amaitu beharra eta presoak etxera ekartzeko beharra.
Herrirako kideek gaineratu zuten Ines del Rioren kasuan eta orokorrean doktrinaren inguruan epaia emana dagoela eta euskal gizarteak hartu duela erabakia: «giza eskubideak, konponbidea eta bakea». Ekimena irailaren 14an bukatuko da Anaitasunan eta bertara joateko dei egin zuten: «Lepo betetzea dugu erronka, biziarteko zigorraren derogazioa eskatzeko». yyi den liburuan. Marrazkiak, idatziak, pegatinak... modu desberdinetan zabaldu zuten mezua, baina guztiek argi adierazi zuten Parot doktrinarekin amaitu beharra eta presoak etxera ekartzeko beharra.
Herrirako kideek gaineratu zuten Ines del Rioren kasuan eta orokorrean doktrinaren inguruan epaia emana dagoela eta euskal gizarteak hartu duela erabakia: «giza eskubideak, konponbidea eta bakea». Ekimena irailaren 14an bukatuko da Anaitasunan eta bertara joateko dei egin zuten: «Lepo betetzea dugu erronka, biziarteko zigorraren derogazioa eskatzeko».