Festa eguna dute gaur Gurutzeta-Kabila auzoan. Aurreko urteetan giro ederrean ibili izan dira egun osoan eta aurten ere plan bera prestatu dute. Goizean, txalapartari eta txistulariek emango diote hasiera jaiari eta eguerdi partean sagardo probaketa izango da. Kabilako sagardoak probatzeko aukera izango da. Bazkari herrikoiak ere ez du hutsik egingo eta arratsaldean haurren txanda izango da. Bukatzeko: zezensuzkoa.
Egitaraua
11:30, txalapartariak eta txistulariak jaiari hasiera emateko.
12:00, Kabilako sagardotegien sagardo probaketa.
14:00, bazkari herrikoia trikitixarekin girotuta.
18:00, haur jolasak Akelenea jatetxearen eta Gurutzeta sagardotegiaren eskutik.
20:00, zezensuzkoa.