Hernaniko futbol klubeko bi talde nagusiak aurredenboraldia prestatzen ari dira eta gaur jokatuko dute lagunarteko aurreneko partidua, Zubipen. Taldeak ze egoeratan eta mailatan dauden ikusteko aukera ederra izango da. Erregional Ohorezko Mailako taldearen kasuan, entrenatzaile berriak dituzte txuri-berdeek eta baita hainbat jokalari ere. Bajak ere izan dituzte. Test modukoa izango da, beraz, gaurkoa. Vasconia izango dute aurkari, 17:00etatik aurrera. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeari dagokionean, orokorrean iazko taldea mantendu dute. Dena dela, lau jokalari berri badira eta bi baja izan dituzte. Mutilen partiduaren ostean jokatuko dute Allerruren aurka 19:00etan.