Egun osoko festa antolatu dute Kabilan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 30a, 02:00

Kabila edo Gurutzeta auzoan egun osoko festa antolatu dute bihar. Urtero bezala, giro ederra jartzeko asmoz, hainbat ekin­tza antolatu dituzte. Hasteko, 11:30etan, txalapartariak eta txistulariak girotuko dute auzoa. Ondo­ren, sagardo dastaketa izango da Kabilako sagardotegien eskutik eta bazkari ederra ere antolatu dute, trikitixa eta guzti. Arratsaldean, umeen txan­da izango da eta jolasak izango dituzte. Zezensuz­koarekin agurtuko dituzte festak.

Egitaraua
11:30, txalapartariak eta txistulariak jaiari hasiera emateko.
12:00, Kabilako sagardotegien sagardo probaketa.
14:00, bazkari herrikoia trikitixarekin girotuta.
18:00, haur jolasak Akelenea jatetxearen eta Gurutzeta sagardotegiaren eskutik.
20:00, zezensuzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!