Bitartean taldeak lau kontzertu eskaini ditu Galesen

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 30a, 02:00

IXiar Jauregi, Sebastian Ustarroz, Haritz Ezeiza eta Lara Mitxelena hernaniarrek Bitartean folk taldea osatzen dute. Euskal Herrian hainbat kontzertu eman ostean, Galesera egin dute bidaia, abuztuan. Bertan, lau kon­tzertu eskaini dituzte, herri ezberdinetan. Hain zuzen, Tregaron, Aberystwyth, Tywyn eta Llanberdrog herrietan eman dituzte kon­tzertuak. Beraiekin batera, Meynir Gwilym bertako abeslari ospetsua ibili da. Gwilym Euskal Herrira etortzekoa da irailean, hainbat kontzertu eskaintzera, Gernika, Donos­tia eta Astizen. Bi taldeek arrakasta haun­dia izan dute eta datorren ur­te­an berriz ere lurralde galestarrean beste hainbat kon­tzertu ekaintzea espero dute. Bitartean taldea hobeto ezagutu eta jarraitzeko aukera bada Facebooken, Bitar­tean taldea jarrita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!