Etxerat elkartearen Hernaniko egoitza presoen aurkako pegatinez josia azaldu zen herenegun. Pegatina horietan, honako aldarrikapenak egiten dituzte: presoentzako «hilobi komun bat» eskatzen dute eta «heriotza zigorra». Etxeratek salatu du jasaten ari diren «jazarpen eta kriminalizazio saiakera», eta gaineratu du, ez dela garrantzi gabeko gertakari isolatu hutsa. «Hala ere, eraso eta mehatxuen gainetik, senide eta presoen eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu», diote.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!