Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitarte aurrez aurre, finalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 29a, 02:00

Dinastia Etxabe Txapelke­tako finala jokatuko dute gaur Ioritz Arrietak, Oiartzungo Imaz pelotaria lagun, eta Ene­ko Aizpitartek, Alegiko Urre­ta­bizkaia lagun. Bi hernaniarrak aurrez aurre izango dira Zes­toa­ko frontoian, 22:00etan.

Arrieta eta Imaz, faborito
Arrieta eta Imaz dira faborito. Pelotari hernaniarra bere ka­te­gorian asko nabarmen­tzen ari den aurrelaria da eta Oiar­tzun­go atzelaria etorkizun opa­­roa duena. Hala ere, sorpresarik ez da baztertzen, aurkariak txapelketa bikaina egiten ari baitira. Oso partidu zailak irabazi dituzte eta txapelketako ezustekoa eurek eman dute. Finalera iristeko, Arrieta eta Imazek 22-17 irabazi zieten Bilbao-Arratibeli finalzortzirenetan, 22-6 Oronoz-Etxamen­diri finalaurdenetan, eta 22-8 Dorronsoro-Urru­zolari fina­ler­dietan. Aizpitar­te eta Urre­ta­bizkaiak, berriz, 22-18 irabazi zieten Agirre-Galarzari fi­nal­zortzirenetan, 22-20 Ben­doi­ro-Perezi finalaurdenetan eta 22-15 Santxo-Lasari finalerdietan. Gaurkoarekin, hirugarren finala jokatuko dute Her­naniko pelotariek, hasi berri den denboraldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!