Ezkurrak susto haundia hartu zuen atzo Urtasunen aurka. 28-30 galdu zuen Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko ligaxkako azken partidua eta finalerdietarako pasea galtzekotan ere izan zen (23 tanto behar zituen). Azkenean, justu-justu, baina finalerdietan izango da. Ezkurrak bezala, katedrak ere kolpe haundia jaso zuen atzo.
Hasiera oso parekatua izan zen, 6na berdindu zuten arte. Urtasun peloteoan nagusitu zen eta bi estuasun gutxienez izan zituen Ezkurrak: 8-17an eta 21-24an. Hala ere, txapeldun haundia ez zegoen amore emateko eta 23ra iristea lortu zuen. Tanto hori garaipen bat bezala ospatu zuen. Azken tantoetan ez zen alde haundirik izan, baina Urtasun beti aurretik mantendu zen, garaipena lortu arte.
Emaitza honekin, Ezkurrak bigarren finalerdia jokatuko du San Miguelen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!