Alebinetatik seniorretara, izena emateko azken eguna, astelehena

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 30a, 02:00

Gimnasia erritmikoa egin nahi dutenek orain dute izena emateko momentua. Alebin-senior bitartekoek astelehena dute azken egu­na, asteartean bertan hasiko baitira klaseak. Izena emateko orriak Kiroldegian daude eskuragarri eta bete ostean, gimnasia erritmikoaren klubaren buzoian utzi daitezke. Kiroldegian bertan dago, bulegoen atzeko pasiloan. Aurrebenjamin eta benjaminak irailaren 30ean hasiko dira eta horiek irailaren 9ra arte izango dute zabalik izena emateko epea. Gainera, le­hen aldiz izena ematen duten aurrebenjaminek gimnasia erritmikoa pro­batzeko aukera izango dute, ordaindu aurretik, irailaren 30etik urriaren 11ra. Motrizitatea, gorputz espresioa... landuko dituzte. Gogorarazi dute ekintza guztiak neska zein mutilen­tzat direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!