Plenoa izango da gaur 19:00etan udaletxeko Pleno Aretoan (2. pisua). 10 puntu izango dituzte aztergai. Horien artean aipatzekoa da, Galarreta inguruari izena ematea bozkatuko dutela. Bertako lanak bukatzear dira eta ingurua 3 eremutan banatzeko proposamena bozkatuko dute. Alde batetik, Orona eraikinaren eremua legoke, Ekogor izenarekin; bestetik, eraikinetik ospitalera doan bidean ezkerretara geratzen den eremua (Play zegoen toki ingurua), Limuri izenarekin; eta azkenik, ospitalera doan bidean eskubitara geratzen den eremua, Estubegi izenarekin. Horrez gain, Txantxilla parkeari Elias Querejeta izena jartzea bozkatuko dute.
Musika Eskolan
zuzendaritza berria
Musika Eskolan zuzendaritza berria izendatu dute eta hori ere bozkatuko dute gaur. Iñaki Egurenen ordez, Eli Iragorri izango da zuzendari eta Amaia Aldalurren ordez, Maribel Insausti idazkari.
Feriaren araudian aldaketa batzuk egitea ere bozkatuko dute, besteak beste.