Luis Goñi indartsu dabil igeri aurten ere, eta Paseo Berriko trabesiaren ostean, Irlakoa ere irabaztea lortu du. Igandean jokatu zen eta hernaniarrak 40 minutu eta 16 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Bigarren postuan, Jaime Caballero donostiarra geratu zen (00:40:46) eta hirugarrengoan Irati Mendia donostiarra (00:40:50).
Beste zazpi hernaniar
Luis Goñiz gain, beste zazpi hernaniarrek ere hartu zuten parte Irlako trabesian.
Gipuzkoako Liga eskura
Igandeko trabesia irabazita, Luis Goñi aurreneko postuan dago Gipuzkoako Ligan eta azken probaren faltan, Liga irabaztea eskura dauka. Azken proba Kontxan izango da irailaren 7an.
Hernaniarren sailkapena
1.- Luis Goñi 00:40:16
22.- Iñigo Goñi 00:46:00
59.- Alazne Egiazabal 00:49:37
64.- Aitor Goñi 00:50:09
138.- Garikoitz Zabaleta 00:57:08
139.- Iñigo Garcia 00:57:15
165.- Oscar Gonzalez 00:58:14
254.- Asier Ocon 01:05:53